XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bestea, berriz, medizinaren problema guztiak diskursoak boteaz eta silogismoen indar miragarriaz konpontzen zirela uste zuen farsante galanta.

Bigarren aipatutako Letamendi jaun honek Barojaren garaian fama omen zedukan; inguruko ezjakinek, dirudienez, zientifiko haunditzat zedukaten.

Baroja izan zen lehenik fama hari azpiak jan zizkiona.

Hipócrates-Letamendi delako harek (Barojaren esaera) iritzi nagusi bat omen zedukan medizinaren problemetaz: diagnostikoen dikzionario bat edukitzean omen zegoela, alegia, eritasun mota guztiak ezagutu eta sendatzearen gakoa.

Hori jakituria!, zion Barojak.

Gertakizun horiek kontatzerakoan, Barojak Unamunoren sasi-joera harroa aipatzen zuen.

Dirudienez, Unamunok, bere ezjakintasunean, Letamendiren ideiak omen zeduzkan medizinaz.

Baroja bezalako gazte kezkati bat ezin bide zen ongi konpondu horrelako iritzi eta jokabideak zerabiltziten irakasleekin.

Mundu hari eta planteamendu haiei zientziaren aurkakoak zerizkion, eta ikaratu egiten zen Espainian errealitateari buruzko iritziak, maila eta erakunde guztietan, hain absurdo eta hutsak izan zitezkeela pentsatzearekin.